ARGAZKI BILDUMA: Estrada baserriak irabazi du Errezilgo Sagardo Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 8a

Epaileek erabakita, Basabe izan zen bigarrena eta Buztinzuri hirugarrena. Herritarrek bestelako sailkapena osatu zuten: haien arabera, Buztinzuri etxeko sagardoa zen onena. 11 baserritako uztak izan ziren dastagai.

Atzo, zapatua, iluntzean egin zuten Sagardo Txapelketa Errezilen. 11 baserritan egindako sagardoa dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta epaileek nahiz herritarrek sagardorik onena aukeratzeko parada izan zuten. Bi sari banatu zituzten atzoko txapelketan: epaileena eta herritarrena. Hiru azpeitiarrek osatu zuten epaimahaia, eta haiek hala erabakita, Estrada baserriko ordezkariek jaso zituzten irabazleari dagozkion txapela eta garaikurra. Bigarren egin zuen Basabek eta hirugarren Buztinzurik. Herritarrek, aldiz, bestelako sailkapena osatu zuten; izan ere, haien arabera, Buztinzuri etxeko sagardoa izan zen onena, eta baserri horretako kideek jaso zuten herritarren oroigarria. Haren ostean sailkatu zituzten Lasturreta, Basabe eta Estrada. Dozenaka lagun elkartu ziren pilotalekuaren gainaldeko dantzalekuan, eta jai giro ederra sortu zen Gaztetandik kultur elkarteak antolatutako txapelketaren bueltan. Mugarrieta, Basabe Barrena, Zumeta, Angun, Irure Txiki, Ezama Enea, Lasturreta, Urdalleta, Zuzketa, Estra Zaharra eta Buztinzuri baserrietako uztak dastatu ahal izan zituzten herritarrek. Hona hemen atzoko irudi bilduma: [flickr_set id="72157689222285106"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide