Finalerako sailkatu diren sei aizkolariak, lanak bukatuta. (Ibon Errazu)
Azpeitiko Izarraitz frontoian gaur erabaki da zein aizkolari ariko diren Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren aurtengo finalean. Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko da finala, hilaren 28an, eta sei hauek lortu dute harako txartela: Julen Kañamares (14 minutu eta 50 segundotan osatu ditu gaurko lanak), Mieltxo Mindegia (14'55''), Aratz Mugertza (15'01''), Jesus Mari Mujika (15'03''), Xabier Zaldua (15'16''56) eta Ruben Saralegi (15'16''68).
Hamaika aizkolari ziren gaur lehian aritzekoak, baina hamar izan dira, azkenean. Izan ere, Xabier Orbegozo
Arria V.a errezildarrak ez du parte hartu kanporaketan, arazo fisikoak tarteko. Hiru txandatan banatuta bete dituzte kanporaketako lanak aizkolariek. Jose Antonio Etxeberria, Oier Kañamares, Arkaitz Jauregi eta Oihan Larretxea dira finalerako txartelik gabe gelditu diren kirolariak.