Ahultasun egoeran dauden adinekoentzat, laguntza modu berriak

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 4a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean proiektu esperimental bat jarri dute abian, besteak beste, auzo sare eta boluntariotza formula berriak lantzeko. Mankomunitate horretako kide dira Beizama eta Errezil.

Nerea Elias Mujika, Elena Rikondo eta Agurtzane Zelaia. (Ataria) Proiektu esperimental bat jarri da martxan Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lau herrietan, ahultasun egoera dauden adinekoei laguntzeko autolaguntza komunitarioa, auzo sare eta boluntariotza formula berriak lantzeko. Elena Rikondo gizarte langileak ahultasun egoeran dauden adinekoen zailtasunak azaldu ditu: "Bere kabuz ezin duenean herrira etorri eta ezin duenean parte hartu herriko ekimenetan, esaterako, ez duelako gida baimenik, edo belaunean mina duelako protesiarekin eta beldurra ematen diolako jaistea, edo gernuaren kontrola eramateko arazoak dituelako eta etxetik kanpo egotea denbora luzez urduritasuna sortzen diolako". Horrez gain, landa eremuan izan ohi den dispertsio geografikoa ere kontuan hartu beharreko gaia da. Rikondok gaineratu duenez, "mentalki oso ondo daude, eta etxe inguruan egoteko moldatzen dira, baina herrian egiten diren ekimenetan parte hartzeko zailtasunak dituzte. Esan izan digute ez daudela gaizki, baina badirudi beraientzako ez dagoela ezer ere ez". Aldundiak diruz lagundutako proiektua da. Hain justu, Etorkizuna Eraikiz egitasmoa martxan jarri du aldundiak legealdi honetan eta zati bat adinekoei zuzenduta dago, eta horien inguruan proiektu esperimentalak bultzatu nahi dituzte. "Ikusi nahi da nola lortu pertsona horien partaidetza gure herrietan", esan du Rikondok, "eta zahartzaroaren eta zaintzaren erronka handi horri bide berriak ireki". Jarraitu erreportajea irakurtzen Ataria.eus helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide