Atzo, igandea, Euskadiko Harri Txikien Txapelketa jokatu zuten sei harri-jasotzailek Aizarnazabalen, eta Aimar Irigoien errezildarra nagusitu zen lehian. 18:00etan hasi zen txapelketa, eta parte hartzaileek hiruna minutuko txanda bana egin zuten honako harri hauekin: 125 kiloko koadroa, 125 kiloko zilindro-kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola. Aimar Irigoien, Mikel Lopetegi
Urra, Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a, Xabier Peñagarikano, Julio Jimenez eta Gorka Etxeberria aritu ziren nor baino nor.
Irigoienek 12.862,5 kilo jaso zituen atzoko saioan, 110 altxaldi eginda. Bigarren Mikel Lopetegi zarauztarra sailkatu zen, 11.987,5 kilo jasota, 103 altxalditan. Hirugarren Izeta IV.a zarauztarrak egin zuen, 94 altxalditan 10.975 kilo jasota. Laugarren, berriz, Xabier Peñagarikano sailkatu zen 10.600 kilo jasota, 91 altxalditan. Julio Jimenez izan zen bosgarrena 7.300 kilo jasota (63 altxaldi) eta Gorka Etxeberria seigarrena 6.087,5 kilo altxatuta (52 altxaldi).
Hona hemen, harri bakoitzarekin egindako lanen taula:

Bestalde, Joxe Ramon Iruretagoiena
Izeta II .a aiarrak marka berria ezarri zuen: 100 kiloko kopako harria esku batekin 18 aldiz jaso zuen minutu batean.