Iñaki Beristain frantziskotar errezildarra hil da

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 25a

Minbiziak jota hil zen atzo 70 urterekin. Bihar izango da haren hileta elizkizuna Arantzazun. Ebanjelizazio arduraduna izan da frantziskotarren probintzian eta Espainiako ebanjelizazio idazkaritzan. Euskaltzalea zen errezildarra.

Iñaki Beristain artxiboko irudi batean. (Goiena.eus) Iñaki Beristain (Errezil, 1947) fraide frantziskotarra hil zen atzo, igandea, 70 urterekin. Minbiziak jota hil da, eta bihar, asteartea, 17:00etan, izango dira haren aldeko hileta elizkizuna, Arantzazuko santutegian. 20 urterekin apaiztu zen errezildarra, eta mende erdia egin du Arantzazun. Ebanjelizazio arduraduna izan da frantziskotarren probintzian eta Espainiako ebanjelizazio idazkaritzan. Gainera, Arantzazuko probintziako kontseilari eta Espainiako santutegietako batzarreko kide izana zen. Horrez gain, Arantzazuko meza emailea, hango koruaren zuzendaria eta Arantzazu hilabetekariaren zuzendaria zen. Hedabideetan ere urte luzez aritu da Beristain: ETBko Egi bidean saioaren arduradun izan da 1988tik, adibidez. Euskaltzalea zen Beristain.  Gure izarra eta Jakin aldizkarietan jardun zuen. Orain urtebete inguru argitaratu zuen azken liburua, Nikolas Segurola. Fraide, artzain eta bertsolari, Xabier Euzkitzerekin eta Eduardo Urarterekin batera. Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin zion Beristaini duela lau urte. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide