Xabier Iturriak 'Euskal Gramatika Sintaktikoa' liburua kaleratu du

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 22a

Xabier Iturria. (Azpeitiko Udal Liburutegia) Xabier Iturria Egaña (Errezil-1949) idazleak Euskal Gramatika Sintaktikoa liburua kaleratu du. Azpeitiko bizilagunak berak editatu du euskal gramatikari buruzko liburua, eta Elkarrek banatuko du lana. Bigarren liburua da Iturriak argitaratu berri duena; izan ere, 2014an, Hacia una gramática unificada del runasimi liburua kaleratu zuen Perun. Orduan, kitxua hizkuntzaren gramatikari buruzko ikerketa lana osatu zuen, gazteleraz. Ikerketa hartatik abiatuta, bigarren liburua argitaratu du orain.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide