Urtero urte sasoi honetan egiten duten gisan, Zelatunera egun pasa egin dute Errezilgo hainbat jubilatuk gaur, hilak 10. Eguraldi petralari aurre eginez, hogei lagun inguru igo da Zelatunera, boluntario aritzen diren errezildarren 4x4 autoetan. Hango bordan bazkaldu ostean, arratsalde aldera jaitsi dira herrira. Gaurkoan eguraldi petrala izan badute ere, giro ederrean igaro dute eguna Errezilgo jubilatuek, erromeria doinuak lagun.
Iraileko igande guztietan erromeria egiten dute Zelatunen.