Garesko Rallysprintean hirugarren sailkatu dira Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza errezildarrak

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 3a, 11:59

Egoitz Aiertza kopilotua eta Gurutz Agirretxe pilotua atzo, Garesko Rallysprinta amaitu ondoren. Atzo, irailak 2, Garesko IV. Rallysprinta jokatu zen, eta Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza errezildarrek podiuma egin zuten, hirugarren denborarik onena eginda. Guztira 26 bikotek hartu zuten parte, eta hiruna itzuli egin behar izan zituzten. Errezildar bikoteak BMW M3 autoarekin lehiatu zuen atzo Nafarroako lurretan, eta hiru denborak batuta 25 minutu eta 15 segundo behar izan zuten, bikote irabazleak baino minutu bat eta 35 segundo gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide