Bidaniaren aurkako erronka galdu du Errezilek

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 28a

Erronkako parte hartzaileak, atzo. (Tolosaldeko Ataria) Bidanian San Bartolome festak ospatu dituzte, eta atzo arratsaldean errezildarren aurkako desafio mistoa egin zuten herriko frontoian. Bi herrietako neska-mutilek hainbat proba egin zuten, eta azkenean, Bidaniak irabazi zuen erronka. Ergometroaren probarekin hasi zuten bi herriek erronka; bi kilometro eta erdi egin zituzten ergometroan, eta, ondoren, soka saltoan aritu ziren. Hura amaitutakoan, hainbat itzuli egin zuten txirrindulariek gero, eta, azkenik, pilotalekuari bost buelta eman zizkioten lasterka. Eneritz Iraola bidaniarra izan zen lehenengoa helmugaratzen, eta, beraz, Bidaniarentzat izan zen garaipena. Ikusi argazki gehiago, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide