Jexuxmari Goenaga errezildarrak bigarren egin du Europako Sega Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 21a

Jexuxmari Goenaga. (Eneritz Albizu Lizaso) Europako Bakarkako Sega Txapelketa jokatu da abuztuaren 18tik 20ra bitartean Suitzako Ingenbohl eta Brunnen herrietan, eta han izan da eskualdeko ordezkari bat: Jexuxmari Goenaga (Errezil, 1979). Ez du marka makala lortu segalariak; izan ere, 30 urtetik gorakoen txapelketan bigarren postua lortu du errezildarrak. Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia, Hego Tirol, Eslovakia, Txekia, Errusia eta Euskal Herriako selekzioek parte hartu dute parte txapelketan. Gizonek 100 metro karratu ebaki behar izan dituzte, eta emakumeek 35 metro karratu. Ez da Goenaga Europako Sega Txapelketara joan den lehen aldia izan aurtengoa. Izan ere, 2015ean ere izan zen txapelketa horretan. Euskal Herritik Suitzara joan zen ordezkaritza. (Almitza sega elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide