Jexuxmari Goenaga errezildarra Europako Sega Txapelketan lehiatuko da

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 13a

Jexuxmari Goenaga. (Uztarria) Suitzako Ingenbol eta Brunn herrietan Europako Sega Txapelketa jokatuko dute hilaren 18tik 20ra bitartean, eta Euskal Herriko selekzioarekin lehiatuko da Jexuxmari Goenaga segalari errezildarra.
Euskal Herriko segalariak honako herrialdeetakoekin lehiatuko dira: Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia, Hego Tirol, Eslobakia, Txekia eta Errusia. Herrialde bakoitzetik 18 segalarik hartuko dute parte txapelketan, eta Almitza Sega Elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herritik 50 lagun joango dira Suitzara, autobusez. Han, Europako Sega Txapelketan ez ezik, herrialdeen arteko kultur topaketetan ere hartuko dute parte, eta besteak beste herri kirol erakustaldia egingo dute.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide