Arria V.ak apustua jokatuko du Zalduaren aurka, Azpeitiko zezen plazan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 2a

Arria V.a (E. Albizu Lizaso) Apustua jokatuko dute Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak eta Xabier Zalduak, Azpeitiko zezen plazan. Hasiera batean, abenduaren 3an jokatzekoak dira erronka, baina datozen egunetan zehaztuko dute apustuaren behin betiko eguna. Aurreko ostiralean, uztailaren 28an, itxi zuten apustua bi aldeek, Azpeitiko Mendizabal jatetxean. Arria V.a ez zen agertu hitzordura, baina haren ordez zehaztu zituzten baldintzak bere lagunek. Aizkoran hamar kanaerdiko moztu beharko dituzte, eta gero hamar kilometro egingo dituzte korrika. Zalduak eramango ditu egurrak, eta aldeek 1.000 euroko seinalea jarri dute dagoeneko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide