Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako parte hartzaileak. (Ibon Errazu)
Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1989) ezin izan dio Gipuzkoako txapelari eutsi. Izan ere, atzo jokatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Mendaroko Goñati pilotalekuan, eta Larrañagak bigarren egin zuen. Iaz azpeitiarra nagusitu zen, baina atzokoan Iñaki Azurmendik aurre hartu zion azpeitiarrari. Hirugarren egin zuen Ugaitz Mugertza II.ak, laugarren Xabier Orbegozo
Arria V. errezildarrak eta bosgarren Julen Alberdi
Txikia IV.a azkoitiarrak.
Azurmendik 31 minutu eta 37 segundo behar izan zituen hamar kanaerdiko ebakitzeko, eta 17 segundo geroago bukatu zituen lanak Larrañagak. Lehia estua izan bazen ere, Azurmendik irabazi zuen Gipuzkoako txapela.
Txapelketa bukatzean omenaldia egin zioten Joxe Mari Olasagastiri.