Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santio bezperako ohiturari eutsiz, emakumeen arteko futbol partida jokatu dute gaur Errezilen, laugarren aldiz. 18:00etan hasi da lehia, eta hogei minutuko bi zati jokatu dituzte, seina laguneko bi taldetan banatuta: talde berdea osatu dute zaharrenek (21-25 urte), eta arrosa gazteenek (15-20 urte). Azkenean, berdeak izan dira garaile, 4-2 emaitzarekin.
Herriko auzo etxeak sustatu eta hainbat emakumek parte hartzen duten urteroko ekintza da partida, kirolaren bidez emakumeen arteko saretzea eta ikusgarritasuna bermatzea helburu duena. Partidaz gain, entrenamendu saioak egiten dituzte aurrez.
Hona hemen gaurko irudi batzuk:
(Argazkiak: Nekane Zinkunegi)