Aimar Irigoien XII. Txintxarri sariko txapelarekin. (Ataria.eus)
Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak hamargarrenez irabazi zuen atzo XII. Txintxarri saria. Alegian jokatu zen txapelketa, eta azken harrira arte ez zen erabaki irabazlea. Mikel Lopetegi jasoaldi bat gehiagorekin iritsi zen azken harrira, baina, erritmoa jaitsi beharra izan zuen. Bien bitartean, Aimar Irigoienek lortu zuen txapela, 86 jasoaldirekin. Bigarren egin zuen Lopetegik 78 jasoaldirekin, eta hirugarren izan zen Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, 71 altxaldirekin. Laugarren egin zuen Xabier Peñagarikanok, 70 jasoaldi eginda; bosgarren Iñigo Izagirre izan zen, 62 jasoaldirekin; eta seigarren Elias Perez, 28 altxaldirekin.
Sei harri-jasotzaile horien saioaren ostean, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.ari omenaldia egin zioten, eta 100 kiloko harriarekin minutu bateko erakustaldia egin zuen agurreko saioan.
Atzoko saioaren argazki bilduma Ataria.eus-en ikus daiteke.