Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek irabazi dute Errezilgo V. Dantza Solte Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 18a, 17:06

Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida gaur, irabazleen txapela eta zapia soinean dituztela. (Alaitz Aranguren) Errezilgo San Antonio jaien barruan, gaur, igandea, jokatu dute zortzi bikotek V. Dantza Solte Txapelketa. Gaztetandik kultur elkarteak antolatu du 12:00etan hasi den saioa, eta bi bikote errezildarrek eta beste bi azpeitiarrek parte hartu dute txapelketan. Epaimahaiak hala erabakita, Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida izan dira gaur Errezilen dantzan onenak, eta irabazleari dagozkien txapela, zapia, 120 euro eta garaikurra jaso dituzte. Bigarren egin dute Haritz Maiza alegiarrak eta Maddi Bengoetxea villabonarrak, eta 100 euro eta garaikurra eskuratu dituzte. Hirugarren sailkatu da Danel Serranok eta Irati Saizarrek lezotarrek osatutako bikotea, eta 80 euro eta garaikurra irabazi dituzte. Honako bikote hauek parte hartu dute txapelketan: Julen Labaka eta Janire Labaka (Errezil); Unax Labaka eta Ekiñe Uzkudun (Errezil); Iker Zabala eta Nora Aizpuru (Azpeitia); Eki Aizpuru eta Aiora Etxeberria (Azpeitia); Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia); Gorka Duran eta Maitane Irurzun (Villabona); Danel Serrano eta Irati Saizar (Lezo); Aritz Maiza eta Maddi Bengoetxea (Alegi-Villabona). Hona hemen, bikote irabazlearen argazki batzuk (Argazkiak: Alaitz Aranguren):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide