ARGAZKI BILDUMA: Azken txanpan dira Errezilgo San Antonio jaiak

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 18a, 10:36

Festei hasiera joan den asteartean eman eta gero, atzo murgildu ziren errezildarrak berriro San Antonio festetan. Arratsaldean jolaserako tartea izan zuten gaztetxoek, eta 19:00etan poteoa egin zuten hainbat herritarrek trikitilariek lagunduta. 21:00ak aldean bildu ziren dozenaka lagun Errezilgo frontoian, han baitzuten festetako afaria. Eta, ondoren, play backaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Oharkaberen erromeriarekin bukatu zuten eguna. Atzo, berriz, apar festaz gozatu ahal izan zuten gaztetxoek. Arratsaldean triki-bertso-poteoa egin zuten dozenaka lagunek, eta Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran bertsolariak aritu ziren kantuan. Segidan, sagardo eta pintxo dastaketa egin zuten, eta Obenaukeren erromeriarekin aritu ziren dantzan goizaldeko ordu txikiak arte. Hona hemen, atzoko bertso poteoko bi bideo (Nekane Zinkunegi): https://youtu.be/j8j3MGSMv1k https://youtu.be/6457ML5SWD8 Gaur bukatuko dira festak, baina izango da zer egin eguerdi eta arratsalde partean; izan ere, V. Dantza Suelto Txapelketa izango da 12:00etan hasita, eta bidaniarren eta errezildarren arteko futbol partidak jokatuko dituzte 18:00etatik aurrera. Ondoren, buruhandien kalejira izango da, eta horrekin bukatuko dira aurtengo San Antonio jaiak. Hona hemen, atzoko argazki batzuk: [flickr_set id="72157685059144346"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide