Emakume kirolariak plazara

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 16a

'Emakumea eta kirola' proiektua jorratzen ari dira Saiaz Mankomunitatean, Berdinbidean programaren bitartez. Besteak beste, festetako kirol ekitaldietan emakumeen parte hartzea sustatzea du helburu.

(Nekane Zinkunegi) Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea Berdinbidean egitasmoa lantzen dabil 2011 urtetik. "Urtez urte joan gara gai ezberdinak jorratzen, eta gogoa genuen kirolaren gaiari eusteko", esan du Elena Rikondo gizarte langileak. "Ikusten genuen oso garrantzitsua dela herri hauetan gai hori". Emakumea eta kirola izeneko proiektua lantzen ari dira aurten, eta bertako dinamizatzailea den Izaro Zinkunegik bi aurrekari nabarmendu ditu: "Errezilgo eta Bidaniako festetan emakumearen parte hartzea dago kirol erronkaren bitartez, eta bestetik, bi herrien arteko elkarlana dago bai kirolaren arloan eta baita beste gai batzuetan ere". Bide horretan emakumea eta kirolaren gaia jorratzen hasi ziren, bereziki festen eta emakumeak plaza hartzearen testuinguruan. Proiektu barruan ekimenak pentsatzerakoan ikusi zuten emakume gazteei zuzendutako saio bat egin behar zutela "eredu batzuk ikusteko, mutilak bakarrik ez direlako kirolariak", esan du Zinkunegik. Horren bueltan sortu zen mahai inguru bat egiteko asmoa, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira kirolari profesionalak elkartu zituzten: Patri Espinar pilotaria, Eguzkiñe Peña Oiartzungo futbol jokalaria, Alba Menendez Bera Bera eskubaloi taldekoa, eta Izaro Arbe erremontista eta esku pilotaria. "Helburua izan zen batez ere gazteak diren emakumeei eredu hori erakustea, beraien ibilbidearen gazi-gozoak ezagutzea. Izan ere, profesionalak izan arren, profesio hori bakarrik ez dutelako, eta ikusteko zer desoreka dauden gizonezkoekin alderatuta", azaldu du Zinkunegik. Jarraitu erreportajea irakurtzen Ataria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide