Errezilen erre den baserria (Argazkia: eitb.eus)
Gaur goizaldeko 03:20ak aldean sua piztu da Errezilgo Ezama auzoko Antzelai baserrian, eta erabat erre da etxea. Errezilgo auzo horretara abisua jaso bezain pronto bertaratu dira suhiltzaileak hainbat kamioitan, eta sua itzaltzea lortu dute.
Familia bat bizi zen baserrian, baina ez da inor zauritu. Kalte material handiak eragin ditu suteak; izan ere, etxearen horma zati batzuk soilik gelditu dira zutik. Ez dakite sua zerk eragin duen, eta Ertzaintza ikertzen ari da.