Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/Tk-KeW5uWK8
Zaindariaren eguna ospatuz hasi dituzte gaur San Antonio festak Errezilen. San Antonioren ermitan eta haren bueltan izan dituzte jaietako aurreneko hitzorduak, mezarekin hasita. Elizkizuna bukatutakoan bota dute txupinazoa; Bigarren Mailara igo den Zarautz futbol taldeko jokalari errezildarrak eta bailarako eskolarteko txapelketaren finalera iritsi diren 5. mailako ikasleak izan dira, hain zuzen ere, suziriak bota dituztenak. Ondoren, helduek hamaiketakoa dastatzen zuten bitartean, umeak Gorritiren abereekin jolasean ibili dira, eta Itzederrek eta Lidiak girotu dute festa trikiti eta pandero doinuekin.
Arratsaldean, 16:30ean umeentzako jolasak izango dituzte, eta pintxo poteoarekin eta pintxo lehiaketarekin bukatuko dute eguneko egitaraua, 19:00etatik aurrera, Borondegin eta Erniopen.
Ostiralera arte ez da festako beste hitzordurik izango. Hona hemen, sanantonioetako asteburuko egitaraua:
Ekainak 16, ostirala16:00. Jolas txokoa Gaztelekuan.
19:00. Poteoa trikitilariekin.
21:00. Herri afaria frontoian.
Ondoren. Play back-a eta Oharkaberekin erromeria.
Ekainak 17, larunbata13:00. Apar festa.
18:00. Triki-bertso-poteoa Mendizabalekin, Iguaranekin, Garmendiarekin eta Attolarekin.
20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa dantzalekuan.
23:00. Obaneukeren erromeria.
Ekainak 18, igandea12:00. V. Gazteen Dantza Suelto Txapelketa.
18:00. Bidaniarren eta errezildarren arteko futbito partidak.
Ondoren. Buruhandien kalejira.
[flickr_set id="72157684910263956"]