Azkoitian eta Errezilen istripu bana gertatu dira

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 20a

11:30 inguruan, auto bat irauli da Errezilen, Gi-2634 errepidean. Pertsona bat zauritu da, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute. Azkoitian, berriz, Altzibar etorbidean, moto batek oinezko bat zapaldu du, eta zauritua herriko anbulatoriora eraman dute. 11:50ean gertatu da ezbeharra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide