LH 5. mailako nesken finala Karmelo Etxegarai Dk irabazi du, eta mutilena Errezilek. LH 6. mailako neskena, berriz, Karmelo Etxegarai Bk, eta mutilena Karmelo Etxegarai Ak.
Gaur, zapatua, jokatu dituzte Azpeitiko Eskolarteko Futbol Txapelketaren finalak Garmendipe futbol zelaian. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska-mutilek jokatu dituzte partidak. Karmelo Etxegarai C taldeko neskek 0 eta 2 galdu dute Karmelo Etxegarai Dren aurka jokatutako partida. LH 5. mailako mutilen finala, berriz, Errezilek eta Ikasberri Bk jokatu dute, eta Errezilgo gaztetxoak nagusitu dira 1-0.
LH 6. mailako nesken finala Iraurgi Ak eta Karmelo Etxegarai Bk jokatu dute, eta 0 eta 2 irabazi dute norgehiagoka Karmelo Etxegaraikoek. Mutilen finala Karmelo Etxegarai Ak irabazi du Karmelo Etxegarai B 1 eta 0 mendean hartuta.
Hona hemen finaletako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157681622186361"]