Atzo, osteguna, Donostiako Deustoko Unibertsitatean izan zen Elena Rikondo Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateko gizarte langilea
Bizitzaz Blai proiektuaren nondik norakoak azaltzen. Gizarte Laneko 3. mailako ikasleei eman zizkien Errezilen martxan jarri zuten proiektuaren nondik norakoen azalpenak. Rikondoren hitzetan "baliogarria" izan zen saioa, "ikasleek arreta handiz entzun zuten saioa eta galderak ere egin zituzten".