Ate joka dago Erniarraitz Bertso Elkarteak antolatzen duen Bertso Astea; izan ere, ostegunean, hilaren 11n, emango diote hasiera prestatu duten egitarauari. Erniarraitzek bi urtean behin antolatzen du Bertso Astea, eta bertsolaritza aitzaki hartuta, hainbat ekitadi egiten dituzte Azpeitian, Azkoitian zein Errezilen.
Ostegunean, Azkoitian emango diote hasiera aurtengo edizioari, bertso poteoartekin. Iganden, hilaren 14an, Errezilen txanda izango da, eta bertan 'Harria. maitasun istorioa' ikus-entzunezkoa izango da ikusgai, Borondegin, 17:30ean hasita. Martxoaren 18an, ostegunea, bertso saio literarioa izango da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 21:30ean hasita." Maiatzaren 19an emango diote amaiera Bertso Asteari, bertso jaialdiarekin. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe ariko dira bertsotan, 22:00etan hasita. Saioa Floreaga antzokian izango da.
Honakoa da prestatu duten egitaraua:
Maiatzak 11, osteguna: Bertso poteoa Azkoitian, 19:00etan plazatik hasita Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazurekin.
Maiatzak 14, igandea: Harria. Maitasun istorioa dokumentalaren emanaldia, Errezilen. 17:30ean hasita, Borondegin.
Maiatzak 18 osteguna: Bertso saio literarioa Azpeitian, 21:30ean Sanagustin kulturgunean, Uxue Alberi eta Igor Elorza Peru Magdalena idazlearekin.
Maiatzak 19 ostirala: Bertso jaialdia Azkoitian, 22:00etan Floreagako antzokian. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe. Gai jartzailea: Silvia Etxaniz.