Herritarren ehuneko 56,6k eman du boza Errezilen

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 7a

Errezilen botoak kontatzen. (Aiazi) Urola Kostako beste zazpi herritako gisan, Aiazi elkarteak antolatuta, herri galdeketa egin dute Errezilen. Herritarren %56,6k eman du boza 09:00etatik 20:00etara bitartean, hau da, 270 herritarrek (477 lagunek zuten botoa emateko aukera Errezilen). Urola Kostako gainerako herri guztietan bezala, Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderari boto bidez erantzun diote errezildarrek. Honakoak dira Errezilgo emaitzak:
  • Bai: 262 boto.
  • Ez: 3 boto.
  • Zuriak: bat ere ez.
  • Baliogabeak: 5 boto.
Beraz, botoa eman duten herritarren %97,04k egin du euskal estatu burujabe baten alde; bestalde, %1,11k esan diote ezezkoa estatus politiko horri. Bozen %1,85 baliogabeak izan dira. Lehen parte hartze datua 13:00etan jakinarazi dute, eta ordurako herritarren %45,07k eman du boza. 15:00etan eguneratu dute datua, eta ordu horretarako herritarren %47,38 joan da bozkalekuetara. 18:00etara bitartean, berriz, %54,09k eman dute botoa. Errezilgo irudi bilduma honako lotura honetan ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide