Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errezilen giro ederrean egitten ari dira euskal estatus politikoaren inguruko herri galdeketa. Goizean goiz joan da hainbat herritar botoa ematera, lehenengo ordu erdian hautesleen %10ak zuen boza emanda. Arratsaldeko hiruretarako, berriz, %47,38k eman du botoa; 477 hautesleetatik 226k. Dantzariak, lagunarteko herri kirolak eta herri bazkaria izan dituzte Aiazik antolatuta.
[flickr_set id="72157683418442046"]