Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru baserritako azken hiru belaunaldietako kideak izan dira botoa ematen aurrenak Errezilen
Goiz ibili da jendea Errezilen, goizeko bederatzietan hautentsontzia ireki, eta ordu erdia pasatu denerako, hautesleen %10ak eman du botoa; 477 herritar daude botoa ematera deituta gaur Errezilen.
Etxafuegoak botata ireki dute goiko plazako hauteslekua Aiazi taldekoek. Ondoren, Eneka Lazkano Aiaziko lehendakariak hartu du hitza, eta "herritarren garaia" dela esan du, eta errezildarrak gaurko galdeketan parte hartzera deitu ditu.
Hautetsontzia ireki orduko jende multzoa bilduta zegoen botoa emateko prest. Aurrenak botoa ematen Rekondo baserriko azken hiru belaunaldietako emakume bana izan dira: Miren Goenaga, Mari Sol Ezama eta Nagore Berrondo. Segidan, Errezilgo beste bi baserritako hiru belaunalditako kideek eman dute botoa: Basabe baserriko Maritxu Beristain, Jose Antonio Labaka eta Maddi Labaka; eta, Abieta Barrena baserriko Inazio Irulegi, Joxepa Amenabar, Jose Antonio Irulegi, Bittori Otaegi eta Xabier Irulegi.
Errezilgo azken lau alkateak ere elkartu dira hauteslekuaren ondoan; gaur egungo Xebero Agirretxerekin batera, Maria Jesus Salsamendi, Iñaki Oiartzabal eta Joseba Iñaki Labaka.
[flickr_set id="72157683418442046"]