Prest dituzte maiatzaren 7rako boto paperak Errezilen. (Argazkia: Aiazi)
Errezilen buru-belarri lanean ari dira Aiazi taldeko kideak, maiatzaren 7ko herri galdeketarako dena prest egon dadin. Dagoeneko prest dituzte egun horretako egitaraua eta boto paperak.
Hona hemen maiatzaren 7ko egitaraua:
-09:00. Hautetsontzien irekiera.
-11:30. Dantzariak.
-12:00. Herri kirol apustua.
- Harria: Eneko eta Unai
- Aizkora: Aiztitxo eta Umuntso
- Korrika: Iherra eta Aitzol
-14:00. Bazkaria. Txartelak Borondegin eta dendan, maiatzaren 4ra arte.
-17:30. Kalejira buru handiekin.
-20:00. Hauteslekuen itxiera.