Dozenaka errezildarrek argazkia atera zuten Zelatunen. (Aiazi)
Datorren maiatzaren 7an egingo duten galdeketaren aldeko mendi martxa egin zuten dozenaka errezildarren igandean. Kontsulta prestatzen ari den Aiazi taldeak antolatu zuen txangoa, eta 10:30ean abiatuko ziren parte hartzaileak Errezilgo Goiko plazatik Zelatunera. Zelatunera iritsitakoan, galdeketa babesteko argazkia aterako zuten bertaratutakoek.
Hona hemen atzoko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157680662608080"]