74 urteko gizon bat erreskatatu dute Hernion

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 30a

74 urteko gizon bat erori da 13:00ak aldera Hernio mendian, eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu behar izan dute. Gizona lagun gehiagorekin zegoen istripua gertatu denean, eta haiek eman diote abisua Ertzaintzari. Gizonak buruan zauri bat zuen, eta hainbat ubeldu gorputzean. Han bertan artatu dute lehenik, eta, ondoren, Azpeitiko anbulatoriora eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide