Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Josune Zabala Alberdi izendatu zuen atzo Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari, Jorge Gimenezen ordez. Donostian jaioa bada ere, Errezilgo bizilaguna da Zabala. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta, besteak beste, Mondragon Unibertsitatean, Mintzola fundazioan eta Soziolinguistika Klusterrean aritua da.