Sortuk birfundazio kongresua egin du gaur Bilboko Euskalduna jauregian, eta han
Zohardia txostena eta Kontseilu Nazionala osatu ditu alderdiak. 29 lagunek osatuko dute Sorturen Kontseilu Nazionala, eta horien artean dago Nekane Zinkunegi (Errezil, 1990) kazetaria.
Lotura honetan irakur daiteke Zinkunegiri eta Haritz Alberdiri birfundazio prozesuaren harira duela hilabete batzuk egindako elkarrizketa.
Zinkunegik Twitterren honako mezu hau idatzi du kongresua bukatzean:
Kontseilu Nazionala osatuko duten hamalau lagun izendatuta zeuden gaurko, baina gainerakoak aukeratzeko atzora arteko epea jarri zuen alderdiak. Hamar aukeratuen artean da Zinkunegi, Anita Lopeperekin, Lur Albizurekin, Eneko Compainsekin, Elena Belokirekin, Floren Aoizekin, Marian Beitialarrangoitiarekin, Nerea Guijarrubiarekin, Xabi Larralderekin eta Ibon Meñikarekin batera. Horiez gain, herrialdeko irizpideen arabera hautatu dituzte Araban Gorka Ortiz de Ginea, Nafarroan Maite Sabalza, Iparraldean Jean Francois Lefort, Gipuzkoan Gorka Etxeberria eta Rufi Etxeberria eta Bizkaian Karlos Renedo eta Meñika bera.
Hona hemen Kontseilu Nazionaleko kideak eta Arnaldo Otegi ageri diren irudia.
(Sortu)
Kongresuaz informazio gehiago,
Berria.eus-en.