Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errezilgo ikastotan izango da saioa, 15:00etan
Bidania-Goiatzko eta Errezilgo ikastolek Saiaz Gizarte zerbitzu mankomunitatearekin batera Futbolariak eta printzesak antzerki emanaldia antolatu dute datorren astelehenerako, abenduaren 19rako. Errezilgo ikastotan izango da saioa, 15:00etan. Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko kontakizuna da, eta eskoletako haurrek zein edozein gurasok parte har dezakete. Berdintasun Planaren barruan kokatu dute emanaldia.
Galder Perezek idatzi eta zuzendu du obra, eta Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday dira aktoreak. Honako hau da antzezlanak kontatzen duen istorioa: "Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek Lur izan nahi du eta Odeik Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten".