Erronkan hartutako irudi bat. (Aritz Uzkudun)
Xabier Orbegozo
Arria Vk (Errezil, 1977) Julen Kañamaresen eta Arkaitz Jauregiren aurkako
apustua galdu du. Gaur jokatu dute erronka, 12:00etan hasita, Tolosako zezen plazan, eta parte-hartzaileek 54 ontzako 20 enbor moztu eta 20 kilometro korrika egin behar izan dituzte. Hain zuzen ere, zezen plazari 200 bira eman dizkiote lasterka. Bikotearen kasuan, hamarna enbor moztu dituzte jarraian, eta bakoitzak 10 kilometro lasterka egin ditu.
Kañamaresek eta Jauregilk 2 ordu 12 minutu eta 33 segundo behar izan dituzte zeregin horiek egiteko, eta
Arriak 2 ordu, 12 minutu eta 54 segundo. Azken unera arte lehia estua izan da, baina, azkenean, 21 segundogatik galdu du erronka errezildarrak.