Esku pilota partidak jokatu zituzten atzo Errezilen

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 14a

San Martin jaien barruan, esku pilota partidak jokatu zituzten atzo bailarako pilotariek, 17:30etik aurrera. Kimuen mailan, Dorronsorok eta Ziarsolok Labakaren eta Altunaren aurka jokatu zuten. Infantilen mailan, berriz, Labaka eta Aramendi Aranzadiren eta Iraetaren aurka lehiatu ziren. Helduen kasuan, lau Errezilgo emakume aritu ziren: Zinkunegi eta Uzkudun Urdalletaren eta Aiertzaren aurka lehiatu ziren. Jon Ziarsolo Errezilgo zinegotziaren arabera, emakumeen parte-hartzea “sustatzen” saiatu dira. Eta, azkenik, lau gizonezkok jokatu zuten: San Miguelek eta Uzkudunek Otaegiren eta Aizpururen aurka. Hona hemen partidetan hartutako irudi batzuk: (Argazkiak: Irati Urdalleta)    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide