Umore onaz blai ari dira ospatzen San Martin festak Errezilen

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 12a

Atzo hasi ziren herriko festak eta bihar arte luzatuko dira. Gaur, besteak beste, triki kantu poteoa egin dute Haritz eta Janetekin.

Euria eginagatik ere, umore onaz ari dira ospatzen San Martin jaiak Errezilen. Atzo eman zien hasiera festari txupinazoarekin. Gauean, herri afaria egin zuten eta, ondoren, erromerian aritu ziren. Gaur, berriz, eskola kirolarekin ekin diote egunari. Ondoren, bazkaria egin dute eta, atzetik, hainbat egitasmoa egin dute Borondegin. 18:30ak aldera, berriz, triki kantu potea egin dute Haritz eta Janetekin. 20:30etik sagardo eta pintxo dastaketan ari dira. Eguna amaitzeko erromeria izango dute gaur ere.
Biharko egitaraua: Azaroak 13, igandea 11:30ean. Herriko produktuen azoka gazta eta karta lehiaketa, epaile haur eta helduekin. 13:00etan. Sari banaketa. 17:30ean. Haurren, emakumeen eta gizonen esku pilota partidak.
[flickr_set id="72157676381917876"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide