(Erniarraitz)
Pasa den larunbatean, azaroak 5, Bertsotruk egitasmoko bigarren saioa egin zuten Urrakin. Bertso-eskolen sarea sendotzea du helburu proiektuak, eta, horretarako, Erniarraitz eta Gasteizko Kakiturri bertso eskolek topaketa egin zuten. Lehenengo saioa Gasteizen egin zuten eta larunbatekoa itzulikoa izan zen.
Urrakin bi eskoletako 35 lagun inguru bildu ziren mahai bueltan eta, ondo bazkaldu ondoren, talde bakoitzeko hiruna bertsolarik abestu zuten. Gasteiztik Serapio Lopez, Felipe Zelaieta eta Manu Bendaola aritu ziren kantuan. Erniarraitzetik, berriz, Eduardo Larrañaga
Kaminburu, Haritz Etxeberria
Ministro eta Iñaki Tolosa aritu ziren. Hiru belaunaldi desberdinetako bertsolarik abestu zuten, eta Bendala eta Tolosa lehen aldiz aritu ziren jendaurrean. Gai jartzailea Silvia Etxaniz izan zen, eta guztien artean saio "ederra" osatu zuten.
Gasteizko Kakiturri eskolarekin bi saio egin ostean, Durangaldeko bertso-eskolarekin egingo dituzte hurrengo bi hitzorduak. Hurrengoan ere, saio bat etxean egingo dute eta bestea kanpoan.