Bizitzaz Blai egitasmoaren barruan, testigantzen saioa egin dute Errezilen

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 4a

Errepideko istripuak saihesteko, Bizitzaz Blai proiektua jarri dute martxan Errezilen. Gaur, azaroak 4, testigantzen saioa egin dute haurrekin. Bi zati izan ditu: alde teknikoa eta doluaren ingurukoa. Lehenengoan Ertzaintzak, suhiltzaileek eta anbulatorioko profesionalek larrialdi bat gertatzen denean martxan jartzen den prozesua azaldu dute. Bigarren atalean, berriz, istripua jasandako Bidaniako gazte batek hitz egin du –gurpildun aulkian dago–, eta harekin batera, familiak, herriko sendagileak eta gizarte zerbitzuetako kideek parte hartu dute, besteak beste. Saio hori LH3 eta LH6 arteko ikasleentzat izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide