Duela urte batzuk San Martin jaiak ospatzen Errezilen. (Hitza)
Azaroaren 11, ostirala, hasiko dira San Martin festak Errezilen. Jaietarako hiru eguneko egitaraua antolatu dute, ostiraletik igandera arte, eta, besteak beste, herri afaria, dantza emanaldia, mus txapelketa eta tarta lehiaketa egingo dituzte. Horrez gain, azaroaren 20an, igandea, jubilatuen eguna ospatuko dute. Horren baitan, haurren krosa, helduen II. Kros mistoa eta jubilatuen bazkaria egingo dituzte.
Egitarau osoa:
Azaroak 11, ostirala
11:00etan. Meza San Martin parrokian eta hamaiketakoa Borondegin.
16:30ean. Haur jolasak.
19:00etan. Triki poteoa.
20:00etan. Txupinazoa azokako andreen eskutik.
21:00etan. Herri afaria Akerrakoen eskutik.
00:00etan. Haurren dantza emanaldia.
01:00etan. Elizagoien ahizpen erromeria.
Azaroak 12, larunbata
11:00etan. Eskola kiroleko saskibaloia.
13:00etan. Bazkaria Letean.
16:00etan. Mux txapelketa Borondegin.
16:30ean. Haurrentzako zinea Borondegin.
18:00etan. Triki kantu poteoa Haritz eta Janetekin.
20:30ean. Sagardo eta pintxo dastaketa.
23:00etan. Lidia eta Itzeder erromeria.
Azaroak 13, igandea
11:30ean. Herriko produktuen azoka gazta eta karta lehiaketa, epaile haur eta helduekin.
13:00etan. Sari banaketa.
17:30ean. Haurren, emakumeen eta gizonen esku pilota partidak.
Azaroak 20, igandea. Jubilatuen eguna.
10:00etan. Meza San Martin parrokian.
11:30ean. Haurren krosa.
12:00etan. Helduen II. Kros mistoan.
14:00etan. Jubilatuen bazkaria Borondegin trikitilariekin eta bertsolariekin. Baba jate herrikoia Erniopen.