Karta zozketa eta futbolin txapelketa, Errezilgo II. Kros Mistoa laguntzeko

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 25a

Ostiralerako antolatu ditu bi egitasmoak Errezilgo Kirol Mahaiak.

Errezilgo Kirol Mahaiak karta zozketa eta futbolin txapelketa antolatu ditu ostiralerako. Bildutako dirua Errezilen azaroaren 20an egingo den II. Kros Mistoaren antolaketarako izango da. Ostiraleko pintxo poteoarekin, hiru karta zozketa egingo dituzte: 20:00etan Erniope elkartean, 21:00etan Akerra elkartean eta 21:00etan Borondegi jatetxean. Karta sorta salduko dute hiru tokietan, eta sorta horretako karta baten jabeak saria eskuratuko du. Ondoren, 22:30ean, futbolin txapelketa egingo dute Borondegin. Bikoteko bost euro ordaindu beharko da parte hartzeko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide