Errezilgo IV. Sagardo Txapelketak izandako erantzunarekin gustura dira Errezilgo Gaztetandik elkarteko kideak: Errezilgo hamalau baserrietako sagardogileek aurkeztu dute sagardoa lehiaketara eta 160-170 lagun inguru bildu dira txapelketara aurkeztutako sagardoa dastatzera. Atzo (larunbata) iluntzean jokatu zen lehia Errezilgo frontoian.
Aurtengo txapelketako irabazlea iazko bera izan da, Basabe baserria. Honek txapela eta garaikurra jaso zituen. Sailkapenean bigarrena, Ibarguren baserria gelditu zen eta hirugarren Agerre baserria.
[flickr_set id="72157674660070825"]