EH Bildu izan da bozkatuena Errezilen 181 botorekin

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

Bigarren indarra EAJ izan da 83 bozekin. Parte hartzea %60,85ekoa izan da.

EH Bildu izan da bozkatuena Errezilen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 181 boto eskuratu ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren indarra, 83 bozekin. Elkarrekin Podemos izan da hirugarren bozkatuena 6 botorekin. PPk boto 1 jaso du. Boto 1 baliogabea izan da. %60,85ekoa izan da parte-hartzea; izan ere, bozkatzera deituta zeuden 447 lagunetatik 272k eman dute botoa. Duela lau urteko, 2012ko, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bildu izan zen bozkatuena.181 boto jaso zituen koalizioak, botoen %69,96. EAJk 95 boto jaso zituen orduan, botoen %29,69. Iuk 2 jaso zituen, PSE-EEk 1 eta EQUOk 1. 466 zeuden orduan botoa ematera deituta, eta %69,96 izan zen parte hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide