Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibilaldia oinez nahiz bizikletaz egin daiteke. 15:30ean irtengo dira Erreziletik Putzumentara, handik Otsabiagara joango dira, gero Trintxerara eta, amaitzeko, Errezilera itzuliko dira.
Datorren larunbaterako, irailak 24, mendi ibilaldia antolatu du Errezilgo Gaztetandik Kultur Elkarteak. Esan dutenez, oinez nahiz bizikletaz egin daiteke itzulia. Buelta oinez egiten dutenek bizikletakoen bide bera egin ahalko dute, baina, hala nahi izanez gero, bide laburragoa egiteko aukera ere izango dute. 15:30ean ekingo diote ibilaldiari Erreziletik eta Putzumentara abiatuko dira aurrenik. Handik, Otsabiagara joango dira. Ondoren, Txintxerara gerturatuko dira eta geldialdia egingo dute bertan zerbait jateko. Amaitzeko, Errezilera itzuliko dira.Jakinarazi dutenez, oinezkoak aurretik aterako dira “bide berdina egingo dutenez elkarrekin oztoporik ez izateko”. Bestalde, antolatzaileek eskatu dute “ibilaldirako ondo prestatuta" joateko eta bizikletan egin behar dutenek "jantzi egokiak eta buruko kaskoa” eramateko.