Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak irabazi dute Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 26a

Errenterian jokatu zen txapelketa zapatuan. Hirugarren postuan sailkatu ziren Gorka Kerejeta azpeitiarra eta Leire Eizmendi errezildarra.

Amuebieta eta Larrañaga. (Uztarria.eus) Gipuzkoako LXVII. Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten zapatuan Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak, Errenterian. Idoia Besada eta Xabier Artola (Irura-Pasaia) sailkatu ziren bigarren postuan; eta podiuma osatu zuten Gorka Kerejeta azpeitiarrak eta Leire Eizmendi errezildarrak. Hirugarren urtez jarraian irabazi dute azpeitiarrek Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa nagusia: 2015ean Garazi Gurrutxagak eta Asier Ibargurenek irabazi zuten, eta 2014an Amets Amubietak eta Maialen Aldalurrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide