Egunpasa ederraz gozatu dute Vianan

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 20a, 10:33

Larunbatean Vianara (Nafarroa) egunpasa egin zuten errezildarrek, Guraso Elkarteak antolatuta. Urtero bezala, Gabonetan gabon-eskean bildutako dirua bideratu dute bigarrengoz Vianako igerilekuetara joateko. Aurreko urteetan, Garesera (Nafarroa) joaten ziren, baina aldatzea erabaki zuten orain bi urte. Egunpasa ederraren ostean, datorren urteko irteerarekin pentsatzen hasi dira dagoeneko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide