EH Bilduk jaso du boto gehien Errezilen, Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

EH Bilduk 157 boz jaso ditu. EAJ izan da bigarrena 62 boto eskuratuta, eta Elkarrekin Ahal Duguk 14 boto jaso ditu. %51,08koa izan da parte hartzea.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EH Bildu izan da bozkatuena Errezilen. Kongresurako 157 boto jaso ditu koalizioak eta EAJ izan da bigarrena, 62 boto eskuratuta. Elkarrekin Ahal Duguk, berriz, 14 boto jaso ditu. Boto zuri eta baliogabe bana ere zenbatu dute. Parte-hartzea %51,08koa izan da Errezilen. Senaturako boto gehien jaso duen hautagaia EH Bilduko Alberto Unamunzaga izan da, 153 botorekin; bigarrena, berriz, Maite Sarasua (EH Bildu) izan da 152 boz batuta, eta Joanes Rodriguezek (EH Bildu) 151 botorekin. EAJko Maria Eugenia Iparragirrek, Victoriano Gallastegik eta Imanol Kerejetak 63na boto jaso dituzte. Elkarrekin Ahal Duguko hautagai Josetxo Arrietak 10 boto jaso ditu, eta Pilar Garridok eta Julen Bollainek zortina boto. PSE-EEko Maria Arrate Gallastegik, Lucio Hernandok eta Maria Luisa del Pilarrek boto bana eskuratu dute. Sei boto baliogabe zenbatu dituzte. Joan den abenduaren 20ko Espainiako Gorteetarako hauteskundetatik ez da asko aldatu Errezilgo biztanleen boto joera. Izan ere, orduko hartan EH Bildu zen izan zen nagusi 178 botorekin. EAJ izan zen bigarren bozkatuena 81 botorekin. Horiez gain, Ahal Duguk 11 boto eta PSE-EEk bat jaso zituzten. %60,52koa izan zen orduan parte-hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide