Errezilgo adinekoentzat dinamizazio tailerrak emango dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 4a

Dinamizazio tailerrak emango dituzte Errezilen, adineko pertsonentzat. Maiatzean hasi eta abendua bitartean dira tailerrak, baina dagoeneko eman daiteke izena. Epea zabalik egongo da maiatzaren 9a, astelehena, bitartean.Inskripzioa egin ahal izateko, h...

Dinamizazio tailerrak emango dituzte Errezilen, adineko pertsonentzat. Maiatzean hasi eta abendua bitartean dira tailerrak, baina dagoeneko eman daiteke izena. Epea zabalik egongo da maiatzaren 9a, astelehena, bitartean. Inskripzioa egin ahal izateko, honako telefono zenbakietara dei daiteke: goizez, Bidaniko bulegora, 934-68 11 28ra; eta, arratsaldez, 943-81 29 89ra, Errezilgo bulegora. Doan dira tailer guztiak.

Adinekoen elkargunea

Errezilgo adineko pertsonentzat zerbitzu berezia prestatzeaz gain, "herriko adinekoen elkargunea" izan nahi du Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lahar Elkargoak prestatu duten zikloak. Bi udal elkarteen artean antolatu dute jardunaldia. Memoria lanketa, eskulanak eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko ekintzak egingo dituzte, besteak beste, dagokien begiraleekin. 65 urtetik gorako errezildarrei zuzendutakoa da egitasmoa, elkar ezagutzeko eta konfiantza hartzeko. Hilean bi saio egingo dituzte zazpi hilabetez. Honakoak dira data zehatzak: maiatzaren 12an eta 26an; ekainaren 9an eta 23an; uztailaren 7an eta 21ean; irailaren 15ean eta 29an; urriaren 13an eta 27an; azaroaren 10ean eta 24an; eta abenduaren 22an. Halere, abuztuan atsedenaldia izango dute, eta ez da saiorik izango. Gainontzean, arratsaldez izango dira tailer guztiak: 15:00etatik 17:00etara. Errezilgo Borondegi aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide