Iosu Irulegik irabazi du San Jose jaietako duatloia

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 20a

(Eli Aizpurua)
Iosu Irulegi Pelaio errezildarrak irabazi du Loiolako San Jose jaietako duatloia. XV. San Jose saria izan zen atzokoa: hamar kilometro egin zituzten bizikletan, eta lau lasterka. Pelaiok 43 minutu eta 33 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Haren atzetik sartu zen Soraluzeko Iñaki Goenaga, 44 minutu eta 20 segundoko denborarekin; eta, hirugarrena, Egoitz Segurola azpeitiarra izan zen, 45 minutu eta segundo bat behar izan zituen hark. Lehen loiolatarra Unai Agirrezabal izan zen, 48 minutu eta 41 segundoko denbora eginda. 30 lagunek parte hartu zuten proban, eta 28k bukatu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide