Hiru belaunalditako emakumeak bildu dira Errezilen

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 8a

Asteburuan ospatu dute Errezilen Emakumearen Nazioarteko Eguna. Hiru belaunalditako andreak bildu ziren larunbatean, eta denerako tartea izan zuten: hausnarketak, hizketaldiak, musika eta mokadua. Arratsaldez, hamazazpi emakumek "harremanez, lanaz eta familiaz" hitz egin zuten, kafearen bueltan. "Ateraldi politak irten ziren, eta aurrerantzean ere halako bilguneen beharra badagoela ondorioztatu dugu", azaldu dute. Afaltzen, berriz, 26 lagun izan ziren Letea jatetxean. Afal aurretik Borondegin, eta afalondoan Letean, Uxue Alberdiren Konplize ditut eta bertsoak abestu zituzten, dagoeneko Errezilen ohitura bihurtzen ari den bezala. Lorea Rueda eta Irati Urdalleta soinu eta pandero joleen laguntza izan zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide