Xabier Orbezogozo
Arria V.a Errezilgo Letea jatetxean izan zen atzo, ostirala,
berak botatako erronka nork onartu zain. Ez zen, ordea, inor agertu hitzordura. Aiprilaren 17rako zuen eguna jarrita errezildarrak. Hauxe zen apustua: 30 kanaerdiko nork lehenago moztu, egurrak Arriak jarrita. Donato Larretxea aipatu zuen errezildarrak aurkari gisa, baina prest zegoen beste aizkolarien kontra lehiatzeko ere.
20:00etatik 21:00ak artean izan zen Arria Letean, baina esku hutsik itzuli zen etxera. Astearteko Hitzaren papereko edizioan, informazio gehiago.